Euakal Liga 1.- 3.Txanda

  DATA:
               2012-01-27



Arrasate/Arlutz 4 San Juan B 0



Arrasate/Arlutz 4 San Juan B 0


F Miguel 1 - 0 I Ojer. Frantsesa bat non aperturan Franek truko politx bat utzi zan (hau berrixa da...). Ikerrek, ondo ikusi, hori jolastu, eta peoi bat irabaztiaz gain etxekuan erregia en-pelotas utzi zauen. Nik uste dot salako danok uste zogula geuriak zero azpixen firmau bizauela, baiñe pixkanaka-pixkanaka Iker apuretan hasi zan denboriaz, ta Franei tablas eskatu zotzen. Honek, kutxillua atera, ezetz esan (nire ustez etzauen hobeto...), eta puntua eraman zauen.

I Tetimov 0 - 1 A Miguel. Ivan d4kin hasi, ta egixa esan, ez dakitx ze apertura zan (moderna-pirc-india de rey...) baiñe bueno, Andonik betikua. Aperturan, Andonin esanetan, "estaba bien y con posibilidades de ganar, con la apertura que juego, un éxito". Erdi jokuen, fianchettoko alfila zaldi bategatxik aldatu ta peoi bat irabazi zauen, txurixen peoi estrukturia asko kaltetziaz gain. Baiñe hor hasi zien arazuek. Ivanek, bere alfila ta damakin mate mehatxatzen hasi zan, ta ustedot kasu hontan be salako danok uste zauiela (nik konfietan nauen... :? ) Andonik la-buena ingo zauela bere aurkarixa postuz. Baiñe ez, bestiok irabazi zogula ikustian, ta gero afaixan guri ez entzutearren, kolore desberdinetako alfilen final batetan, Unai Garbisuk erakutzitako teknika bateaz, puntua etxera.

A Alkaide 1 - 0 J Perez. Holandesa bat, Txistuk Gg5xZf6 itxian tronpowsky itxura hartu zauena. Javierrek peoi pare bat sakrifikau zauen aperturan, ta geuriak dana jan... Beltzak bere alfilekin kriston konpentzaziñua lortu zauen, peoiak rekuperauz ta abantaila sanua lortuz. Halako baten tablas eskaiñi zauen, Txistu zutitu, panoramia ikusi (Fran galdute, Andoni konplikaute ta ni tablas-como-mucho...) ta txarrau zauen posiziño batetan ezetz esan... Ez dakitx Javier pasibo jarri zan ala, baiñe aretxabaletarra rebolbiru ta posiziñua konplikau zauen, gero trukito bateaz puntua eramateko. Esan biharra dau, Txistun esanetan, naparrak gutxienez 4 posiziño desberdiñ euki zauela partidan ziar geuria "frijitzeko"...

D Blanco 0 - 1 A Etxagibel. Rossolimo bat non, "gratuitamente" txurixa ondo gelditxu zan (hori bai, ni alfil bikotiaz ederto :P ). Maniobretan hasi giñen bixok, txurixa nire erregiai begira ta ni erregiñ flankuan mirando-a-la-nada... berak f4 sano bat itxia lortu zauen ta zaldi batzuk aldatu zitxugun. Nik berriz a filan Usain kontratau nauen... Davidek, bere zaldixan maniobra eder batekin e6 ruptura itxia lortu zauen, damak aldatuz, ta final batetara helduz. Baiñe bertan, nire peoi jamaikanuak karrerilla hartu zauen, ta txurixan kalkulu fallo baten ondorioz (denbora aldetik oso apurauta zauen), 100m-WR ta puntua etxien gelditxu zan. Esan biharra dau, azken fallo hori ez bazan egoten, final konplikau batetan beste ordubat gutxienez egongo giñela, hori bai, txurixa pasiboki defendituz, baiña seguruenik tablak gutxienez lortuz.

Ba egixa esan, uste dot 4 tableruetan espero ta mereziru baiño puntu gehixau lortu zitxugula (emaitz justu bat 1,5-2,5 eo 1-3 izengo zan) baiño bueno... El futbol es futbol... Hurrengo partidia, altzagako lagunekin, benetan gogorra...


 Por: Asier Etxagibel
 

 


Indice de crónicas.

Web: FVA-EXF - fva@xake.net - Koldo Elizalde, 20 1º ¤ Bergara - 20570 (Gipuzkoa)



AHSI Consulting